Patxi Lopez: "Nafarrek nahi dutena izango da Nafarroa"

2007ko martxoaren 14a
13:06
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gogor kritikatu ditu UPN eta CDN, Forua eta Askatasuna. Nafarroa ez da negoziagai lelopean larunbaterako antolatu duten manifestazioaren harira. Irakeko gerra bezala, manifestazio hori "prebentziboa eta gezurretan oinarritutakoa" dela iritzi dio: "Faltsukerian eta gezurretan oinarritutako manifestazio prebentiboa da, boto eskukada batez jabetzeko Euskadi eta Nafarroa erabiltzeko PPren saioa. PPren beste arduragabekeria bat".

Ildo horretatik, Nafarroaren inguruan tentsioa sortzen duten bakarrak "PP eta ezker abertzelaren eskaerak" direla esan du, eta Nafarroa "nafarrek nahi dutena" izango dela azpimarratu. "Bi muturrek elkar ukitzen dute, azkenean. Baina Nafarroako herritarrek ondo asko dakite Alderdi Sozialistak eta baita beste alderdi batzuek ere esan dugula nafarrek nahi dutena izango dela Nafarroa, Konstituzioak, Foruak eta egun indarrean dauden arauek jasotzen duten bezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.