Patxi Lopezek dio hauteskundeetara ezin dela "talde terroristen estalkirik" aurkeztu

2009ko urtarrilaren 23a
17:04
Entzun
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezen esanetan, "hauteskunde eta erakunde demokratikoetan ezin da talde terrorista totalitario eta faxisten estalkirik egon". "Horiek egiten dakiten bakarra hiltzea eta Euskadiren garapena eragoztea" dela ere esan du.

Adierazpen horiek Elgoibarko (Gipuzkoa) Herriko Etxearen inaugurazioan egin ditu. Egoitza horretan 2008ko apirilaren 20an atentatua izan zen eta, ondorioz, hainbat kalte material izan ziren.

Polizia Nazionalak ezker abertzalearen aurka eginiko operazioa dela-eta bere "errespetua" agertu du eta, ekintza horrekin, "ilegalizaturiko alderdiak zuzendaritza berri bat eta estalkiak izatea eragotzi" nahi izan dela esan du.

Era berean, gaineratu du "xede politikoak eskuratzeko bortizkeria baliabidea moduan erabili behar dela uste dutenek eta bortizkeria babesten dutenek" ezin dutela "hauteskundeetara aurkeztu eta, hortaz, erakunde demokratikoetan izan". "Abertzaletasun erradikala ahultzera eta eragoztera bideraturiko ekintzak ongi etorriak" direla ere aipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.