Patxi Lopezek ez du zigorrik espero

2009ko urtarrilaren 7a
13:22
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia ere epaituko dute bihartik -Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntzarako idazkaria ere bai-, eta zigorrik ez dutela espero adierazi du gaur. "Izan ere, ez genuen zigortzeko moduko ezer egin, eta lasaitasun osoz joango gara auzitegira". 2006an ezker abertzalearekin jendaurreko bilera bat egitea leporatuta epaituko dituzte PSE-EEkoak (Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere bai).

Baldintzak ordukoak balira -ETA su-etenean zen urte bereko martxotik-, berriro "gauza bera" egingo lukeela esan du Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.