Elkarrizketa soziala bultzatzeko asmoz bildu da gaur Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria UGT sindikatuko Damaso Casado idazkari nagusiarekin. Etzi, CCOOrekin bilduko da Lopez. Finantza krisiari aurre egiteko neurriak hitzartu nahi ditu lehendakariak bilera horien bitartez.
Casadok "oso positibotzat" jo du bilera eta politika fiskal ezberdina bultzatzeko eta zergak jaitsi beharrean diru sarrera altuagoak dituztenei igotzeko eskatu dio Lopezi.
Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburua; Iñaki ArriolaEtxebizitza eta Garraio sailburua; Bernabe Unda Industria sailburua eta Gemma Zabaleta Lan sailburua ere izan dira bileran.
Pasa den astelehenean hasi zuen bilera erronda Lopezek, Confebask euskal patronalarekin bildu zen.
LABek bere aldetik, Europa Press agentziak zabaldu duen bilera gezurtatu egin du. Agentzia horren arabera, bihar 17:00etan Lopezekin biltzekoak ziren LABekoak.
Patxi Lopezek UGTrekin bilera egin du, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu