Gogor egin du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Ibarretxeren kontra Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko saioan; Ibarretxeren eta galdeketaren aurka. Hain zuzen ere, kontsulta hauteskunde interes hutsez proposatu izana leporatu dio lehendakariari, egitasmo horrek aurrera ateratzeko inolako aukerarik ez duela jakinda.
"Ibarretxek eman nahi izan du Euskadiren irudi bat kontzentrazio esparru batena bezalakoa, burdin hesiekin, eskubide zapalduekin, zapaldutako herriarena, hertsatutako herritarrena eta Espainiako inperioarena", esan du. Irudi hori gezurrezkoa dela erantsi du, ordea, eta "Euskadi herrialde joria" dela iritzi dio.
Patxi Lopezen arabera, porrot egin zezan eta hauteskundeetan bere alde erabiltzeko proposatu zuen Ibarretxek galdeketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu