Patxi Rollan eta Oihana Lizaso aske utzi dituzte

2007ko irailaren 28a
14:42
Entzun
Patxi Rollan eta Oihana Lizaso aspetxetik atera dira gaur. 1992ko maiatzaren 9an atxilotu zuen Rollan Guardia Zibilak Donostian, ETAko kide izatea leporatuta. Ordutik Espainiako hainbat espetxetan egon da. Askatasunak jakinarazi duenez,gaur bertan egingo diote lehen harrera haren herrian, Oreretan (Gipuzkoa).

Lizaso orain bost urte atxilotu zuten, ETArekin zerikusia zuelakoan. Espainiako Soto del Real eta A Lama espetxeetan egon da gaur artean. Hari ere, iritsi bezain pronto egingo diote harrera Usurbilen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.