Patxi Ruizek jakinarazi du ETAk erakundetik kanporatu duela

2017ko irailaren 6a
13:25
Entzun

Patxi Ruiz euskal preso iruindarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren (AEM) webgunean jakinarazi du ETAko militante izateari utzi diola, erakundeak kanporatu ostean. Oharrean Ruizek dio webgune horretan iazko uztailean argitaratu zuen gutun bategatik izan zela (BERRIAn ere argitaratu zen, Denak ez du balio izenburuarekin). AEMko kiden kontra "sorgin ehizarik" ez egiteko eskatu zuen, eta ETAk erantzun zion esanez hiru arau hautsi zituela, eta behin-behinean bere militantzia bertan behera uzten zuela.

"Aipatutako gutuna idazteagatik, Erakundea nirekin jarri zen kontaktuan hiru arau hautsi nituela esanez eta azalpenak eskatuz. Azalpenak eman nizkien, eta, era berean, nik ere esan nien euren erantzunaren zain gelditzen nintzela", dio oharrean Ruizek. Erantzunik jaso ez eta beste gutun bat argitaratu zuen Ruizek. Horren ondoren kanporatu dute ETAtik. Gaur egun, Murtzia II espetxean dago Ruiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.