2008ko ekainaren 27a. Ordura artean Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu edo ez, Jaurlaritzak galdeketarako lege proposamena Eusko Legebiltzarrera eramango du. Bozketa egingo da orduan. Nahikoa izango da gehiengo sinplea.
2008ko urriaren 25a. Herri galdeketa egingo litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontsulta ez da loteslea izango.
Baiezkoak irabaziz gero. Alderdi politikoen artean akordio politikoa lortzeko fasea abiatuko litzateke, "bazterketarik gabe".
2010. “Prozesuari amaiera emateko", 2010ean erreferenduma egitea nahi du Jaurlaritzak.
Oharra. Jaurlaritzak gehiengorik ez badu lortzen ekainaren 27ko bozketan, Ibarretxek EAEko hauteskundeak deituko ditu. Berez, 2009ko udaberrian lirateke bozak.
Pausoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu