PCk PSrekin akordioa egin nahi du Legebiltzarrerako hauteskundeetarako

2007ko maiatzaren 10a
18:29
Entzun
Ekainean Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezkerreko indarrak irabazle izateko asmoz, PC alderdi komunistak PS sozialistarekin akordioa egin nahi du. Presidentetzarakoetan Nicolas Sarkozy UMPko eskuindarra izan da gailen, eta orain hori saihestu nahi dute PCkoek.

Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian Marie George Buffet PCko hautagaiak botoen %1,93 erdietsi zituen. PCk legealdian honetan Legebiltzarrean 21 diputatu ditu.

Komunistek PSrekin barrutika egin nahi dute akordioa; hain zuzen, komunisten beraien edo sozialisten hautagaia galtzaile atera daitekeen barrutietan. "Kontua ez da ezkerrekook hautagaitza bakarrak ateratzea", esan du Buffetek gaur. Bi parteek atzo bilera izan zuten.

Ekainaren 10ean eta 17an izango dira Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.