Pello Urizar: "Pisu handia zeukan EAn"

2010eko abenduaren 28a
09:15
Entzun
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi du Sabin Intxaurragak "betidanik pisu handia" izan duela euren alderdi politikoan, eta, adibidez, EAren sortzaileetakoa izan zela gogoratu du. "Beti ekarpenak egiten zebilen eta azken unera arte lanean ibili da, baita erietxean gaizki zegoela ere", esan du Urizarrrek gaur goizean Euskadi Irratian. "Pasioz beteta bizi zituen gauzak".

Ezkerreko abertzaleen indar metaketaren alde jardun du azken urteetan Intxaurragak, eta EAko idazkari nagusiak azaldu du Euskal Herriko eragile batzuk horren bila ari direla-eta hark ez duela ikusiko "errealitate berria". "Pena ematen digu horrek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.