KOTIZAZIOPEKOAK
•Kotizazio urteak. Gutxienez hamabost, edozein erregimenean. Horietatik gutxienez bik lan bizitzako azken hamabost urteen artean egon behar dute.
•Adina. Oro har, erretiroaren adin ofiziala 65 urte dira. Ez da posible ordainik jasotzea 52 urte baino gutxiagorekin.
•Kotizazio oinarria. Kotizatutako azken hamabost urteak hartzen dira kontuan. Azken 24 hilabeteak izan ezik, aurreko guztiak gaurkotzen dira(KPIa ezartzen zaie). Oinarri guztiak batu ondoren, 210 zenbakiarengatik zatitzen dira.
•Koefiziente murriztaileak. Pentsio oinarria kalkulatu ondoren, koefiziente murriztaile batzuk ezartzen zaizkio, kotizatutako urteen arabera. Hamabost urtez soilik kotizatu duen pertsonak pentsio oinarriaren erdia kobratuko du. 16 eta 25 urteen artean urte bakoitzak %3 gehitzen dio kobratuko den ordainari, eta 25. urtetik aurrera, %2. Pentsio oinarria osorik kobratu ahal izateko beharrezkoa da 35 urtez kotizatzea.
Pentsioen kalkulua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu