Permach: "Acebesen hitzek argi uzten dute inplizituki atxilotuek ez dutela ezer egin"

2003ko urriaren 8a
17:36
Entzun
Joseba Permach Batasuneko kideak gaur arratsaldean adierazi duenez, Angel Acebes Espainiako Barne Ministroaren hitzek "argi eta garbi utzi dute atxilotuek ez dutela ezer egin". Acebesek gaur goizean esan duenez, "aurrerantzean ETAko kide izango ziren susmopean atxilotu dituzte", eta "operazio politiko-juridiko berri baten aurrean gaudela erakusten du horrrek", nabarmendu du Permachek.

Araitz Zubimendi eta Pernando Barrenarekin Permachek eskaini duen agerraldian "PPren kurtso politiko berriaren hasieraren froga garbia da hau" azpimarratu du, eta polizia operazioa euskal gizartearen zati bat bere etorkizunaz hitz egiten hasi den mementoan etorri dela adierazi du. "PP Ezker abertzalea akabatu nahian ibili da azken hamarkadetan, eta hala jarraitzen du, baina ez dute lortuko, ezker abertzaleak aurrera jarraituko baitu", gaineratu du Batasuneko kideak.

Horrez gain, EAJ, EA eta EB-IUri sarekada berri hau "publikoki salatzeko" eskatu die Permachek, "bestela PP-PSOEren errepresio politikarekin bat egiten dutela esan nahi du".

Atxiloketa hauen aurrean mobilizatzeko deia egin dio Batasuneko eledunak euskal gizarteari, eta datorren ostiralean, hilak 10, arratsaldeko 20:00etan Euskal Herriko udaletxe guztietan 'Errepresiorik ez, Euskal Herria aurrera" lemapean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.