Joseba Permach Batasunaren koordinatzaileak "zehaztapena" eskatu dio Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendalariak joan den ostiralean Eusko Legebiltzarrean egindako proposamenari, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik haratago planteamendua egitea. "Gaur egungo marko zatikatzailea gainditzeko norabidean badoa eta Hego Euskal Herriko lurraldeak artikulatzen baditu, guk erantzukizunez jokatuko dugu", esan du Permachek gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
"Baina zein da [Ibarretxeren] bide orri horren azken helburua? Zein da galdeketa horren azken helburua? Azken xedea Euskal Herriaren zatiketa mantentzea bada, Euskal Herriaren nazio eskubideak bermatuko ez dituen eredu autonomikoa mantentzea bada, ezker abertzaleak ez du bat egingo horrekin, duela 30 urteko lardaskeria bera egingo luketelako”. Eredu hark "porrot" egin duela azpimarratu du.
Jaurlaritzaren lehendakaria Madrilera joaten denean, "zeinen izenean" ariko den den galdetu du Permachek. "Hemen mahai gainean bakoitzaren eskaintza politikoa jarri behar da. Ibarretxek euskal gizartaren aldaketa nahiaren buru izan nahi du, baina ez du esaten herri hau nora eraman nahi duen".
Permach: "Ez genuke bat egingo duela 30 urteko lardaskeriarekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu