Batasuneko mahaikide Joseba Permachen iduriko, "demokrazioaren aurrekoa" da egungo egoera Espaniako Estatuan eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian. Batasunari EAEko hauteskundeen parte hartzea galarazi diotelako eta Espainiako Auzitegi Gorena AG Aukera Guztiak-en inguruan erabaki hori hartzeko bidean delako eman du iritzi hori Permachek.
Areago, demokrazia urratzen PSOEk PP gainditu duela esan du Permachek, hain zuzen ere, AGren hautagaitza aurrera atera zedin sinatu duten milaka herritar ikertu dituztelako. "Bere burua eta PP gainditu ditu PSOEk; argi geratu da oso demokratikotasun txikia dutela", nabarmendu du.
Batasuna "azkeneraino"
Permachek agertu duenez, hauteskundeetan parte hartzeko debekua jaso arren Batasunak "azkeneraino" jarraituko du bozetan izateko saioa egiten. Ildo horretatik, herritarrei Batasunari bozkatzeko deia egingo dietela adierazi du, eta "ahalik eta boto gehien" batzeko ahalegina egingo dutela. "Boto horiek balio bikoitza izango dute: legez kanporatzeari aurre egitea eta gatazkaren irtenbide demokratikoa bultzatzea", adierazi du.
Permach: "PSOEk PP gainditu du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu