Permach: "Zapaterok gerra eta errepresio estrategiarekin jarraitzen badu muzin egingo dio konponbideari"
Joseba Permach Madrilen da gaur, Grande Marlaskak inputatuta deklaratzera joan diren ezker abertzaleko lau buruzagiei laguntzera joan da. Errepresioa ez dela konponbiderako bidea ohartarazi dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari Auzitegi Nazionalaren atarian egin dituen adierazpenen bidez: "Guretzat oso nabarmena da[Zapaterok] erabat aldendu behar duela gerra eta errepresio estrategia hau; alboratu egin behar duela bake eszenatoki eta konponbide prozesu batera hurbildu nahi badu. Bestela, gerra eta errepresio estrategiarekin jarraitzen badu muzin egiten ari zaio konponbide prozesuari", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu