EAJ-ko barne hauteskundeak

Pernando Barrena: "Imazen garaipenak murriztu egiten du, epe laburrean, abertzaleen arteko elkarlanerako aukera"

2003ko abenduaren 19a
09:41
Entzun
Pernando Barrena Batasunako buruzagiaren iduriko, EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaritza Josu Jon Imazek eskuratu izana ez da ona indar abertzaleen arteko elkarlana bultzatzeko. Barrenak Euskadi Irratiko poltikarien solasaldian agertu duenez, Imazen garaipenak "epe laburrean murriztu egin du abertzaleen arteko elkarlana gauzatzeko aukera". Nolanahi ere, Batasunako buruzagiak zehaztu nahi izan du abertzaleen arteko elkarlanerako oztopo hori ez dagoela hainbeste Imaz berari lotuta, "hark ordezkatzen duen EAJko sektoreari baizik". "EAJ barruko familia politiko horrek beste interes batzuk ditu: interes ekonomikoak, gestioari lotutako interesak. Ez da euskal gizarteak behar duen EAJ", azpimarratu du.

Nolanahi ere, solasaldi berean EAJko EBBko kide Markel Olanok eman dituen azalpenen haritik, jeltzaleen zuzendaritzaren osaketa ez dagoela amaituta nabarmendu du Barrenak, eta horren inguruan desio bat agertu du: hots, prozesuaren amaieran eratuko den EAJko zuzendaritza hurbilago egotea Atutxa, Knörr eta Bibao epaitzen zituztela-eta EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian, Bilbon, egin zuten agerralditik, jeltzaleek azken 25 urteetan egin duten bidetik baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.