Petrolioari lotutako borroka geoestrategikoa ere ari da jokatzen, eta Saudi Arabiaren kalterako izan daiteke. Batetik, AEBen eta Iranen arteko baketzea baieztatzen bada, Saudi Arabiaren garrantzia ahulduko da Washingtonen begietan. AEBek irentsi egin dituzte Saud familian erregimen fundamentalistaren miseriak —emakumeen bazterketa baina batez ere talde islamiko armatuen kabi izpirituala izatea—, horrekin Iranen hedapenaren aurkako ezkutu bat ikusten zutelako.
AEBek Saudi Arabiarekiko distantzia hartzeko beste arrazoi bat haren petrolioarekiko menpekotasuna txikitzea da. Bere eskisto olio erreserba erraldoi berriei esker, inportazioak asko txikitu dituzte AEBek. Arrazoi gutxiago, berez, saudiarren mesedeak bilatzeko.
Petrolioaren geoestrategia Saudi Arabia ahultzeko bidean dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu