Pinocheten alaba, hautetsi; "gure aita pozik legoke"

2008ko urriaren 27a
15:04
Entzun
Augusto Pinochet Txileko diktadore ohiaren alaba Lucia Pinochet Hiriart-ek hautetsi postua lortu du Txileko udal hauteskundeetan, Vitacura herrian, bere alderdiak botoen %15,75 bildu ostean. "Gure aita zena oso pozik legoke honegatik", esan du Luciak (67 urte). Hautagai zerrenda independente batean aurkeztu da, ez eskubiko alderdi tradizionalekin.

Haren aitaren jarraitzaileek "eta lagunek" eman diote botoa, berak adierazi duenez, "eta hauteskundeetan Pinochet bat hautatua izateak zer pentsatua ematen du. Hau oso garrantzitsua da guretzat mundu osorako, aitaren irudia oso kaltetua baitago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.