Pinocheten polizia sekretuko buruei beste bost urteko kartzela zigorra ezarri diete
Txileko Gorteak beste bost urteko espetxe zigorra ezarri die Augusto Pinochet diktadorearen agindupean Dina polizia sekretua zuzentzen zutenei. 1974ko otsailaren 27an Sergio Riffo Ramos MIReko kidea bahitzeagatik, Manuel Contreras eta Miguel Krassnoff Marchentko generalak, Marcelo Moren Brito koronela eta Pedro Espizona brigada jenerala zigortu ditu. Zigor horrekin Contrerasek, DINAko zuzendari ohiak, jada 270 urteko zigorra pilatu du giza eskubideak urratzeagatik. Bere agindupean DINAk 500 pertsona baino gehiago hil zituela Egiaren Batzordearen arabera. Informazio Zentro Nazionaleko (CNI) bi agente, gainera, 1983ko otsailaren 7an Fernando Iribarren Gonzalez hiltzeagatik ere zigortu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu