Ezezagun batzuek pintura gorria bota dute bart PSE-EEren Zarauzko (Gipuzkoa) egoitzara, alderdiak berak esan duenez. Ataria eta bazterrak zikinduta geratu dira.
Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak salatu egin du erasoa. "Askatasunaren kontra doa zuzenean. Gizarteak bakea nahi du eta erasotzaileek mespretxua agertzen diote horri". Ezker abertzaleari dei egin dio halako ekintzak egin ez ditzan, "Zarauzko herriak zerbait hobea merezi duelako".
Zarauzko bertako PSE-EEk "herriko faxistei" leporatu die erasoa. "Badakigu nor diren".
Pintura gorria bota dute bart PSE-EEren Zarauzko egoitzara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu