Bihar Gernika-Lumon (Bizkaia) Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako lehendakari karguaren zina egingo duela-eta, protesta gisa gaur goizean ezezagun batzuek pintura gorria eta horia bota dute juntetxera. Oraindik pintura horiaren arrastoak daude ikur nagusiaren aldamenean, Gernikako haritzaren ondoan.
Ohar baten bitartez Lopez Gernika-Lumon ez dela "ongi etorria" adierazi dute sabotajearen egileek. Haien esanetan, "Alderdien Legearen aplikaziorik gabe Patxi Lopezek ez luke lehendakari izateko beharrezkoa den gehiengorik. Gainera, gogoratu beharra dago PSEri laguntza ematen dioten alderdiek (PP eta UPyDk), EAJ, EA, Aralar eta EBk baino 50.000 bozka gutxiago dituztela. Hauteskunde sistemak ahalbidetu du bozka gutxien dutenek eskainu gehien izatea. Argi utzi nahi dugu kaleetan jarraituko dugula gure ideiak defendatzen, ez gaituzte hain erraz isilduko".
Pintura gorria eta horia bota dute Gernikako juntetxera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu