Gasteizko tren geltokiko Aguraineranzko (Araba) irteeran suzko barrikada jarri dute norbaitzuk, trenbidean pneumatikoak jarri eta su emanda. Ertzaintzak eta Renfe tren konpainiak agertu dutenez, trenen trafikoa erabat etenda egon da ordubetez, suhiltzaileek garrak itzali eta pneumatikoak trabatik kendu dituzten arte. Hala ere, tren bakarrari eragin dizkio oztopoak eraso horrek, Iruñera bidaiari garraioan joan behar zuenari. 40 minutuko atzerapenez atera da.
Kutxa automatiko bat erre dute Astigarragan
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, molotov koktelekin egin diote eraso, eta erabat kiskalita geratu da.
Aipatutako iturriaren arabera, bart gaueko hamaiketan gertatu da erasoa: Astigarragako (Gipuzkoa) Pelotari kalean Kutxak duen bulegoko kutxa automatikoari molotov koktelak jaurti dizkiote, eta su hartu du. Suhiltzaileek itzali dituzte garrak, baina ordurako kutxa automatikoa kiskalita zegoen. Bulegoa ere kaltetu du suak, baina eraikineko bizilagunak aterarazi beharrik ez da izan.
Pneumatikoei su emanda trenen trafikoa galarazi dute Gasteizko geltokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu