negoziazioak

Podemosek "nahitaezkotzat" jo du Kataluniako galdeketa, akordiorik egongo bada

2016ko otsailaren 15a
15:08
Entzun

Sozialistekin gobernu akordiorik hitzartuko badute, Katalunian erreferenduma egingo dela bermatu beharko du PSOEk. Hala ohartarazi du Podemosek Pedro Sanchezi bidalitako gobernu programan. Txostenak ez du, hala ere, galdeketa horretarako eperik ezartzen.

Horretaz gain, Nazio Aniztasunerako Ministerioaren sorrera eta azpiegituretan hainbat aldaketa ere proposatzen ditu Iglesiasen alderdiak.

Bide beretik, eta txostenaren arabera, gobernu berrian 15 ministerio bereganatuko lituzke Podemosek, tartean Berdintasun eta Ingurumen ministerioak.

Baldintza horietan, ez

Eskaintza jaso eta berehala held da sozialisten ezezkoa. "Errespetua". Horixe eskatu diote Iglesiasi PSOEtik: "Rajoy jaunari eskatu diogun gauza bera eskatzen dizugu zuri ere, errespetua Konsttituzioarekiko eta estatuburuarekiko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.