Soslaia / Alfredo Palacio, Ekuadorko behin-behineko presidentea

Politikaria ez den politikaria

2005eko apirilaren 22a
10:59
Entzun
Diktadura amaitu da; nagusikeria, ikara eta beldurra amaitu dira. Ez da barkamena egongo, eta ez dugu ahaztuko». Behin-behineko presidente kargua hartzean esandako aurreneko hitzak dira. Alfredo Palacio (Guayaquil, 1939) medikua da lanbidez, kardiologoa, eta behin eta berriro berretsi du ez dela politikaria: «Herritarren eskuetan dago boterea». Ekuadorren eta Ameriketako Estatu Batuetan Medikuntza ikasi eta New Yorkeko Zientzia Akademiako kidea izan zen. 1992. eta 1996. urteen bitartean, baina, Osasun ministroa izan zen. Gutierrezen agintaldian presidenteordea izan zen independentea, baina azkenaldian hitz gogorrak izan ditu Gutierrezentzat. Duela urtebete herrialdea «zatika» erortzen ari zela ohartarazi zion. Orain bera dela «itxaropen bakarra» esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.