Poliziak beste manifestazio bat sakabanatu du indarrez Aljerren

2011ko otsailaren 26a
12:24
Entzun
Hirugarren larunbatez jarraian, manifestazioa izan da gaur Aljerren Abdelaziz Buteflika presidentearen aurka, eta gaur ere Poliziak indarrez sakanabatu du. Erregimenean aldaketak eskatzeko deitua zegoen manifestazioa, baina ehunka poliziak eragotzi dute. Martirren Enparantzan biltzera zeuden deituta herritarrak, eta presidenteak Aljerian indarrean hemeretzi urte egon den emergentzia egoera kendu ondoren egiten zen lehena zen. Neurri horrek ez du Poliziarengan jarrerarik aldatu, ordea. Zauritu diren manifestarien artean oposizioko parlamentari bat dago. Manifestazioa sakabanatu ondoren, Poliziak hartu du enparantza, eta barrikadekin sarrerak itxi dituzte. Manifestariak inguruan biltzen saiatzen ari dira, "boterea, hiltzailea", "Buteflika kanpora" eta "Aljeria libre eta demokratikoa" oihu artean, baina poliziak agertu dira eta sakabanatu egiten dituzte berriro. Manifestarien artean Buteflikaren aldeko 50 pertsona inguru infiltratu dira, istiluak eragiteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.