Poliziak Madrileko 'haserretuak' bota ditu Pradoko pasealekutik

2011ko uztailaren 27a
11:56
Entzun

Poliziak bota egin ditu Kongresutik gertu, Neptuno plaza eta Pradoko pasealekuaren artean, kanpatuta zeuden haserretuak. Hiru egun zeramatzaten bertan, Espainia osotik egindako haserretuen martxa Madrilera iritsi zenetik.

Polizia Nazionalaren arabera kaleratzea arazorik gabe burutu da; haserretuetako batzuk ordea polizien bortizkeria salatu dute.

Ehun bat lagun Kongresuaren inguruan elkartu dira; azaldu dutenez beren asmoa ez zen diputatuei Kongresura sartzea oztopatzea, beren hausnarketak haiei helaraztea baizik. Trafikoa oztopatzen ari zirela-eta Poliziak bertatik atera ditu. Haserretuek ordea lortu dute nahi zutena, taldeko batek Kongresura sartzea lortu du dotore jantzita eta txostena entregatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.