Poliziak ordu erdiz atxiki ditu atxilotuen senideak eta BERRIAko kazetaria

2008ko urtarrilaren 8a
17:17
Entzun
Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotuen senideak gaur Javier Eneriz Nafarroako arartekoarengana joan direnean -ez ditu hartu-, Espainiako Poliziak ordu erdiz atxiki egin ditu egoitzaren atarian, baita BERRIAko kazetaria, Askatasunaren ordezkari bat eta bi gazte ere. Porturen aita eta osaba bat eta Sarasolaren anaia bat zeuden senideen artean.

Arartekoaren idazkariak orduan senideei esan die ez diotela eurek deitu Poliziari, eta Eneriz bera Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkariari deika ari zela egoera konpon zezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.