Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Euskal Herriko hautagaiak ikertu eta ikertu jardun dute azkeneko egunetan, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin loturarik duten jakin asmoz. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 1.162 zerrenda ikertu dituzte, 11.702 hautagai. Ondoren, txostena pasatu diete Espainiako Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari, hauek bihar edo etzi Auzitegi Goreneko 61eko salan inpugnazioak sartu nahi badituzte "frogak" izan ditzaten.
Polizien iturrien arabera, EAE-ANVren 256 zerrendak ikertu dituzte eta 7.419 hautagai. Abertzale Sozialisten hautesle elkarteak ere denak ikertu dituzte -232-, eta 6.743 hautagai.
EAE-ANVz eta ASz gain, Euskal Herrian beste 642 hautagaitza daude, eta horiek ere aztertu dituzte Poliziak eta Guardia Zibilak.
Poliziaren ikerketa, datutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu