Porrot egin dutela aitortu, eta IUko buruzagitza utziko duela iragarri du Llamazaresek

2008ko martxoaren 9a
23:06
Entzun
IUk gaurko hauteskundeetan izan dituen emaitzak txarrak direla onartu du Gaspar Llamazares alderdi horretako koordinatzaile nagusiak -5 diputatu izatetik 3 izatera igaro dira, eta botoen %3,92 eskuratu dituzte 2004an baino puntu bat gutxiago-. Areago, "porrot" egin dutela aitortu du Llamazaresek, eta emaitza txarren ardura bere gain hartuta, IUko buruzagitza utziko duela iragarri du. Zehazki, IUren hurrengo batzarrean ez dela koordinatzaile nagusi kargurako aurkeztuko jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.