Portugalek estraditatu egingo ditu urtarrilean atxilotutako ustezko bi etakideak

2010eko otsailaren 17a
16:31
Entzun
Portugalek Espainiako Justiziaren esku utziko ditu urtarrilean atxilotutako Garikoitz Garcia eta Iratxe Yañez ustezko etakideak, epaitu ahal izan ditzan. Lisboako Auzitegiak iragan ostiralean erabaki zuen biak estraditatzea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen eskaria aintzat hartuta. Auzitegiak argudiatu du Auzitegi Nazionalak "baldintza hobeak" dituela ustezko bi etakideak epaitzeko, "froga garrantzitsuagoak" dituelakoan.

Albiste agentzien arabera, martxoan edo apirilean Espainiaratuko dituzte biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.