PP: "Ikusi da: Zapateroren erruz dago ETA erakundeetan"

2008ko irailaren 19a
15:02
Entzun
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren ustez, "ANVren eta EHAKren legez kanporatzeen ondoren, ikusi da Zapateroren [2004tik da Espainiako gobernuburu] erruz dagoela ETA erakundeetan". Espainiako auzitegiek 2005ean EHAKri Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten utzi zioten, eta 2007an EAE-ANVri udal eta foru bozetara -ez leku denetan-. Bi alderdi haiek legez kanpo uztea "oso albiste ona" dela adierazi du De Cospedalek.

PPk Espainiako Gobernuari "babesa" emango diola ziurtatu du, "betiere ETArekin ez bada negoziatzen, ETA ez badago erakundeetan eta zuzenbide estatua indar osoz ezartzen bada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.