Jose Maria Michavila Espainiako Justizia ministroak egindako iragarpena, Sozialista Abertzaleak taldearen jarduna baliogabetzekoa, "neurri logiko, natural eta garrantzitsua" iruditzen zaio Carmelo Barrio PPren EAEko idazkari nagusi eta legebiltzarkideari. "Erakunde antidemokratiko eta terrorista izateagatik ilegalizatutako alderdi baten aurkako neurri logiko, natural eta garrantzitsua da", esan du zehazki.
Zorrotz jokatu beharra dagoela erantsi du Barriok: "Zorrotz jokatu eta normaltasunez aplikatu behar dira legeak, Eusko Legebiltzarrean lekurik ez duen talde parlamentarioa osatzen baitute Sozialista Abertzaleek, Batasunak edo ETA, eta haiei mesede egiten dien edozein gauza mugatu behar baitu Estatuak", azpimarratu du.
Erreakzioak
PP: "Neurri logiko, natural eta garrantzitsua da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu