Politika

PP «oztopoak» jartzen besterik ari ez den arren, bakea lortuko dela dio Lopezek

2006ko ekainaren 6a
18:12
Entzun
PSE-EE bakegintzari begira ari da lanean, Patxi Lopez alderdiko buruaren hitzetan. «Helburu bakartzat» hori duela dio. «Bakearen eta askatasunaren alde ari gara lanean eta PP hori lortu ez dezagun oztopoak jartzen besterik ez daari». Lopezen hitzetan, «bakea Gobernu sozialista batekin lortzea» da PP kezkatzen duena.

Haserre dago PPk azkenaldian hartutako bidearekin eta gogor mintzatu da PSE-EEren idazkari nagusia PPk bakegintzari buruz esan dituenen aurka.Alderdi Sozialistak Batasunarekin biltzeko erabakiaren zilegitasuna defendatu du Lopezek eta bilera horren aurka Angel Acebes PPren idazkari nagusiak esanikoak gogor txarretsi ditu, baketzea oztopatzen ari denez Acebes egungo politikagintzan «soberan» dagoela esateraino.

Batasunarekin bilera

Bakea lortuko bada, ezker abertzalearen parte hartzea ere beharrezkoa izango dela ulertarazi du Lopezek. Horregatik bilduko dela Batasunarekin: «Euskal gizartearen zati bat ordezkatzen duten guztiekin jarriko gara harremanetan, baita ezker abertzalearekin ere, bakerako bidea landu eta Euskadin elkarrizketa politikorako gunea zehazteko». Hartarako indarkeria alboratu beharko duela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.