Bihar arratsaldean hartuko dituzte Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan erabakiak, eta PPk, 2005ean Kongresuak ETArekin "indarkeriarik gabeko egoeran" hitz egiteko onartutako ebazpena erretiratzeko eskatuko du. PPk ez beste alderdi denek egin zuten ebazpenaren alde. "Horrekin terroristei arnasa ematen zaie", esan du Eduardo Zaplana PPren bozeramaileak.
PSOEren Gobernuak eta ETAk azken urteotan izan dituzten bileren ustezko aktak ere eskatuko dituztela jakinarazi du Zaplanak.
Diego Lopez Garrido PSOEren bozeramaileak "fede txarrez" jokatzea leporatu dio PPri, honek ustezko aktak agerian uzteko eskatu duelako. "Zentzu politikoa duen inork hori egitea sinestezina da". Popularrek PP-PSOE Ituna ez dutela bete salatu du Lopez Garridok; "aldiz, ituna sinatu ez zuten beste batzuek de facto bete dute".
PPk 2005eko ebazpena erretiratzeko eskatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu