Arabako Batzar Nagusietan hilaren 26an egingo dute ahaldun nagusia hautatzeko batzarra, eta Alfonso Alonso Arabako PPren presidenteak gaur berretsi du bere hautagaiari bozkatuko diotela -Javier de Andresi-. "Gobernagarritasun akordioa lortzeko", bihar bilera egingo dute PSE-EErekin, eta koalizio gobernua proposatuko diotela esan du Alonsok. Bide batez, Patxi Lazkoz (PSE-EE) Gasteizko alkateari babesa emango lioke PPk, gehiengoa izateko.
PPk Araban 15 batzarkide lortu zituen maiatzaren 27ko foru hauteskundeetan, PSE-EEk 14 eta EAJk ere 14. Hirurek esan dute euren zerrendaburua nahi dutela ahaldun nagusi. Gipuzkoako eta Bizkaiko batzar nagusietan hautatu dituzte dagoeneko (Markel Olano eta Jose Luis Bilbao EAJren kideak, hurrenez hurren).
De Andresek gaur erregistratu du Araban bere hautagaitza. Hura izan da hori egiten aurrena.
PPk Araban bere hautagari bozkatuko diola berretsi du, eta PSE-EErekin bilduko da bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu