PPko legebiltzarkide Laura Garridoren ustez, Hiriko auziak erakusten du EAJ alderdia ustelkeria aferetan "nahastuta" dagoela. Gauzak horrela, beste alde begiratzeari uzteko eta azalpenak emateko eskatu dio alderdi jeltzaleari. Hiriko auziaz ez ezik, De Miguel auziaz ere badutela zer azaldu gogorarazi du Garridok.
Bestalde, EH Bildu koalizioak adierazi du Hiriko auziak erakusten duela dirulaguntza publikoak interes partikularren mesedetara bideratu zirela.