PPk espainiarrak bildu nahi ditu Gobernuari erabakia berrikusteko eskatzeko

2007ko martxoaren 2a
15:47
Entzun
Mariano Raxoi PPren presidenteak esan du ez daudela ados Espainiako Gobernuak Iñaki de Juanari buruz hartu duen erabakiarekin. "Gauzak horrela, espainiarrak deituko ditugu, Gobernuari erabakia berrikusteko eskatzeko".

Raxoik ez du esan noizko antolatuko duten ekimena. "Zapaterok huts egin du eta espainiarrek entzun nahi diotena, xantaia gehiagoren aurrean amore emango ez duela da, honek denoi eragiten digulako. Suarez, Calvo Sotelo, Gonzalez eta Aznarren gobernuek ez zuten xantaiarik onartu".

De la Vega: "Erabakia ez zaigu gustatzen baina legezkoa da"

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteordeak esan du De Juanari buruzko erabakia ez zaiola "gustatzen" Gobernuari, "herritarren gehiengoari gustatzen ez zaion bezala, baina erabat legezkoa da".

Haren arabera, Espainiako gizartean gaiaz dagoen "eztabaida errespetatu" egiten du Gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.