PPk ETAren kontra jarritako baldintzen aurka egingo dute Kongresuko beste alderdi denek

2007ko urtarrilaren 18a
14:48
Entzun
PSOEko eta PPko buruzagiek datorren astean egingo dute bien artean hitzartu zuten Terrorismoaren Aurkako Itunaren inguruko batzarra. Hala aurreratu du bart Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Gobernuko Justizia ministroak. "Bilera hori posible egingo duten baldintzak sortzen lanean ari da Barne ministroa", agertu zuen.

ETAren kontra politika bateratua lortzeko asmoan, PPk eskatu bezala Terrorismoaren Kontrako Itunaren Segimendu Batzordearen batzarra egitea onartu zuen astelehenean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Hala ere, PPri ohartarazi zion ituna beste alderdietara zabaldu nahi duela, eta ez duela hasierako oinarrietan uzteko asmorik. "Baldintzarik gabe" joateko deia egin zion eskuineko alderdiari.

Mariano Raxoi PPko buruzagiak bestelakorik iragarri zuen atzo, ordea. ETAren kontrako borrokan Espainiako Gobernuarekin eta PSOErekin bat egiteko hainbat baldintza jarri zituen: hala nola, EHAK legez kanporatzea, elkarrizketaren aldeko Kongresuaren aldeko ebazpena bertan behera uztea, edo Egunkaria auzia-n Fiskaltzari agintzeko ahozko epaiketa abiatzeko.

PPk proposatutako baldintza horien aurka egitea erabaki zuten, ordea, atzo iluntzean Kongresuko beste alderdi guztiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.