PPren EAEko bozeramale Leopoldo Barredak adierazi duenez, bere taldeak ez du erabaki PSE-EEko lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezi botoa eman edo ez. "Nahiz eta gure irizpide oinarrizkoena aldaketa politikoa bultzatzea den, gaur- gaurkoz ez daukagu behin-behineko erabaki bat hartzeko elementurik", esan du Barredak.
Barredak, PSE-EEk ez duela PPren babesik eskatu gogoratu du, eta bere alderdiak"Lopezen jarrera politikoa benetan aldaketa politikoaren soslaian sartzen den aztertu behar"duela adierazi du.
POlitika
PPk ez du erabaki lehendakari izateko botoa nori eman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu