PSE-EEk ezker abertzalearekin ustez egindako bileren inguruko azalpenak jaso nahi ditu PPk, eta horregatik bilera bat egiteko eskatu diete sozialistei. Alfonso Alonso Arabako PPren presidenteak adierazi du PSE eta ezker abertzalearen arteko harremanak benetakoak badira, sozialistekin EAEn duten "gobernu itunaren urraketa larria" eman dela.
Alonsok aitortu du Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak goizean EAEko PPko presidente Antonio Basagoitiri telefonoz deitu diola bilera horiek izan direla ukatzeko. Hala ere, ustezko harreman horiek "hain dira larriak" Alonsoren iritziz, "gobernu itunaren" inguruko azalpenak beharrezkoak direla.
"Eusko Jaurlaritzak argi hitz egiteko ordua" dela uste du hark, eta horregatik, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren eta Basagoitiren arteko bilera bat ere beharrezkoa dela.
Basagoitik esan du Lopezen adierazpenak itxaroten ari dela, ezker abertzalearekin biltzeak "terrorismoari zilegitasuna eman edo kentzen dion" azal dezan.
PPk PSErekin bildu nahi du, azalpen eske
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu