Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza eta hezkuntza politika kritikatu ditu gaur Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak, "talibana delako euskara adoktrinatzeko eta diskriminatzeko erabili nahi izanagatik". Laudion (Araba) izan da hura gaur, Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusiarekin. "Nabarmena da hizkuntzaren arloan askatasuna falta dela", bota du Basagoitik.
"Nik nire alabak gogoa emanda bezala heziko ditut, Ibarretxe", esan dio Jaurlaritzako jarduneko lehendakari eta EAJko lehendakarigaiari. "Zuk ez didazu ezer aginduko".
PP bozkatzeko eskatu du Basagoitik, "PPrekin baino ez delako gertatuko aldaketa".
PPko eta UPyDko buruzagiek Bilbon elkarretaratzea egin dute gaur, EAJren egoitzaren aurrean, "hizkuntz askatasuna falta" dela-eta. Bertan izan dira Basagoiti eta Rosa Diez UPyDko presidentea, besteak beste, ikasle batzuen gurasoekin batera.
PPk "talibana" deitu dio Jaurlaritzari hizkuntzaren arloko politikagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu