Carmelo Barrio PPko idazkari nagusia Espainiako Gobernuburuari eskatu dio ETArekin hartutako konpromisoen inguruko argibideak ematea. “Asko dira jada Zapaterok eta Gobernuak eman behar dituzten erantzunak” dio Carmelo Barriok.
GARA egunkarian gaur agertu denez, ETAk eta Espainiako Gobernuak pasa den otsailean harremanak izan zituzten eta alderdi popularrak erantzunak nahi ditu egindako bilera eta ustezko negoziazioen inguruan.
Carmelo Barriok pasadan ostegunean ezker abertzaleak eta PSOEk egindako bileran parte hartu zutenen kontrako salaketa jarri du gaur eta GARA egunkarian agertutako informazioa ez dela kontu berria adierazi du. Honekin batera PPko idazkariak PSOE etaEspainiako Gobernua “gure askatasunaren truke prezio politikoa ordaintzeko prest” daudela esan du.
POLITIKA
PPk Zapaterori argibideak eskatzen dio ETArekin hartutako “konpromisoei” buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu