Dmitri Medvedev. Errusia Batua alderdiko hautagaia
Errusiako presidente Vladimir Putinen babesean egin da ezagun, hein handi batean, Dmitri Anatolievitx Medvedev (1965, Leningrad, egungo San Petersburgo). Abokatu eta enpresaburua, bere gobernuko lehenbiziko lehen ministrorde izendatu zuen Putinek 2005ean. Gazprom enpresa boteretsuko zuzendaritzako burua da 200tik. Teknokratatzat jotzen dute.
Genadi Ziuganov. Alderdi Komunistako hautagaia
1993tik Errusiako Federazioko Alderdi Komunistako idazkari nagusia da Gennadi Andreievitx Ziuganov (Oriol Probintzia,1944). Magisteritzan lizentziaduna eta Zientzia Politikoetan doktorea, Ziuganov 1966an sartu zen Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistan. Mikhail Gorbatxoven Perestroika politikaren aurkako sutsua izan zen gero.
Vladimir Jirinovski. Alderdi Liberal Demokratikoko hautagaia
Vladimir Volfovitx Jirinovski (aitak Eidelshtein abizena aldatu zuen) politikari ultranazionalista eta militarista polemikoa 1946an jaio zen, Alma-Atan, Kazakhstango Sobiet Errepublika ohian. Aita judu poloniarra zuen, baina Vladimirrek juduen aurkako jarrerak erakutsi ditu, eta bere erroak 2001 arte gorde zituen. Zuzenbidean graduatua eta Filosofian doktorea da.
Andrei Bogdanov. Errusiako Alderdi Demokratikoko hautagaia
Andrei Vladimirovitx Bogdanov (1970, Mosku) da hautagairik gazteena. Oposizio liberalak salatu du «bozetan aurkezteko bi milioi sinadura mirariz» lortu dituela. Bogdanov 1990etik da DPR Errusiako Alderdi Demokratikoko kidea, baina bi urtez Errusia Batuan (agintean) aritua da. Errusiako masoien burua da, eta Errusia Europako Batasunean sartzearen aldekoa.
Presidentetzarako hautagai nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu