Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juanak kartzelan preso segitu behar duela erabaki du aste honetan -bitartean, 12 de Octubre ospitalean daukate, gose greban 82 egun daramatzalako-, eta De Juanaren abokatu Alvaro Reizabalek helegitea sartua du erabaki horren kontra; presoa behin-behinean aske uztea eskatu du. Hala ere, ez dago baikor abokatua. "Egia esanda, uste dut oso zaila dela helegitean egiten den eskaera onartzea. Izan ere, Auzitegi Nazionalak aste honetan legezkoa ez den erabakia hartu du De Juanarekiko eta guk helegitea erabakia hartu duen organu berean jarri dugu".
Reizabalek esan du Auzitegi Nazionalak erabaki bat hartua zuela -De Juana etxera eramatea eta zaintzan izatea- "baina Alfonso Guevarak kolpea eman eta batzar bat antolatzea lortu zuen, eta mendekuko erabakia hartu zuten. Edozein pertsonak legeak jarritako epaileak epaitzeko eskubidea du eta auzitegian gertatu dena ez da legezkoa izan".
Abokatuak dio De Juana "hiltzeko prest" dagoela, "gose greban segitzeko ideiak garbi dituelako". XXI. mendean egunkari batean idazteagatik De Juana preso dagoela salatu du.
Presoaren abokatuak dio "oso zaila" dela Auzitegi Nazionalean jarritako helegiteak aurrera egitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu