Presoen aldeko baraualdia hasiko dute gaur Donostian

2011ko abenduaren 12a
08:39
Entzun

 

Hainbat eragile sozial eta politikoek baraualdia egingo dute aste honetan Donostian, Ibaetako kanpusean, euskal presoen eskubideen alde. Urtarrilaren 7ko manifestaziori atxikimendua agertu ostean, gaurtik ostiralera txandaka egingo dute baraualdia presoen eskubideen alde konpromisoa erakutsiz. Hauek dira eragileak: ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba, LAB, Eilas, ESK, EHNE, Hiru, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, EGK, Ikasle Abertzaleak, ESAIT, Bai Euskal Herriari, Euskal Herriak Bere Eskola, Iratzarri, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Etxerat eta Askapena. Sindikatuen txanda izango da gaurkoa, eta horren ondoren etorriko da, hurrenez hurren, gazte mugimenduarena, irakaskuntzarena, feminismoarena, alderdi politikoena eta eragile sozialena; igandean amaiera ekitaldia egingo dute, eguerdian, Donostiako Bulebarrean elkarretaratze batekin, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.