Oiartzungo Udalari (Gipuzkoa) 24 orduko epea eman dio Ertzaintzak euskal presoen argazkiak udaletxetik kentzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
Osoko bilkura egin du gaur arratsaldean Udalak eta presoen argazkiak "aldi baterako" kentzea erabaki du. Oiartzun Bai plataformako bost zinegotziek ez dute parte hartu batzarrean. Udal gobernuak zehaztu duenez gaur onartutako mozioan, presoen eskubideak aldarrikatzea ez da delitua, eta horregatik ez du baztertu aurrerago argazkiak berriz jartzea, "aukera dagoenean". Halaber, Iturrioz auzoan laster inauguratuko duten pilotalekuan presoen eskubideen aldeko mural bat egiteari ez dio uko egin Udalak.
Presoen argazkiak "aldi baterako" kentzea erabaki du Oiartzungo Udalak osoko bilkuran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu