Presoen aurkako eraso iraunkorra, prozesu politikoaren kontrakoa ere badela esan du Batasunak

2006ko urriaren 5a
17:21
Entzun
"Euskal preso politikoak erasotzen dituzte, bere eskubideak erasotzen dira testuinguru politiko zehatz honetan, jakinda horrekin baldintzatzen ari dela prozesu politikoaren norabidea", esan du Pernando Barrenak. Euskal presoen kolektiboaren aurkako "eraso iraunkorra", bake prozesuaren aurkako erasoa ere bada Batasunarentzat.

"Euskal preso politikoen eskubideen kontrako erasoaldi horrek ez gaitu inondik ere hurbiltzen konponbide egoera batera", esan du Barrenak. Bide horretatik euskal gatazka betikotzea besterik ezin daiteke lortu Batasuneko kidearen hitzetan.

Presoek bizi duten egoeraren arduradun nagusia PSOE dela azaldu du Barrenak. Bere betebeharra dela "ez bakarrik testuinguru honetan, edozeinetan" euskal presoen eskubideak errespetatzea. Espetxe politikak "ezinbesteko" aldaketa behar duela azpimarratu du eta horretarako beharrezkoa dela Espainiako Gobernuaren borondatea. Espainiako Gobernuak ez du hori borondate propioz egingo. Horixe uste du Batasunak eta beraz presioa egiteko deia luzatu dio gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.