Programako ildo nagusiak

2008ko azaroaren 29a
13:41
Entzun
EAEko hauteskundeetan Aralarrek dio "argitasuna" izango duela defenditzen duen horrekiko, eta bere programa "eguneroko arazoei ezkerretik erantzunak ematen diena" izango dela. Ildo nagusi hauek aipatu ditu gaurko agerraldian:

- "Erabateko aldaketa politika fiskalean, langileengan karga gehitu barik eta errentarik altuenengan inposizioa gehituz; iruzur fiskalaren kontrako benetako borroka.

- Azpiegiturek hartu duten erdigunea gainditu, erdi-erdian inbertsio publikoa eta politika sozialak ezartzeko. Erakundeen ohiko gastuan austeritatea

- Alokairu sozialaren eta alokairuko etxebizitza kopurua gehitzearen alde egiten duen etxebizitza politika: 4 urtetan alokairurako 35.000 etxebizitza (urtero 200 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen politika).

- Euskararen normalizazioa bultzatu, arlo publikoaren euskalduntzean eraginez eta horretarako pauso zehatzak emanez.

- Autodeterminazioaren defentsa eta berau gauzatzeko egiten diren ekintza zehatzekiko aldekotasuna, horretarako eskubide horrekin bat egiten dugun guztion indarrak metatzearen alde eginez, inolako salbuespenik gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.