Proiekturik ez izatea leporatu die Ortuzarrek Bildu koalizioko kideei

2011ko irailaren 9a
15:11
Entzun

Bizkaiko EAJko preidente Andoni Ortuzarrek esan du Bidu koalizioko kideek Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko egindako proposamenaren "bestelako gabeziak eta proiekturik ez izatea" ezkutatzeko egindako zerbait dela.

"Gu gure aldetik joango gra eta beraiek beraienetik, eta herritarrek erabaki dezatela" esan du Ortuzarrek ETBn egindako elkarrizketa batean. Ortuzarrek azpimarratu du EAJk 30 urte daramatzala Euskadiren interesak Madrilen defendatzen, "orain Bildu guregana etortzea esanez guztiok batera joan behar dugula Madrilera Euskadiren interesak babestera barrez lehertzeko modukoa da".

EAJko kideak salatu du "orain Madril deskubritu dutenek" -Bilduko kideei erreferentzia eginez- lehen EAJko traidoretzat hartzen zutela berdina egiteagatik.

Ortuzarrek argitu du EAJ Nafarroa Bairen antolakuntzan ari dela lanean independienteekin eta "jende gehiagorekin".  Bere ustez NaBaik mantendu egingo du Nafarroan duen potentzialitatea EA eta Aralar bertan egogo ez badira ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.