Proportzio bidezko hauteskunde sistema

2013ko otsailaren 23a
15:46
Entzun

Italiak proportzio bidezko hauteskunde sistema du oinarrian, baina koalizio bozkatuenari egiten dio mesede. Berez, alderdi bakoitzari jasotako boto portzentajearen araberako eserleku kopurua dagokio parlamentuan. Gehiengoaren saria delakoari esker, ordea, boto gehien jaso dituen koalizioak diputatuen %55era iristeko falta zaizkion eserlekuak eskuratzen ditu automatikoki, eta beste alderdien artean banatzen dira gainerako diputatuak.

Kongresuan, Italia osoa hartzen da kontuan kalkulu hori egiteko: herrialde osoan boto gehien lortu dituen koalizioak Diputatuen Ganbera osoaren %55 lortzen du. Senatuan, ordea, eskualdeka doa: Italiak denera hogei ditu, eta bakoitzak ordezkari kopuru jakin bat du Senatuan, biztanle kopuruaren arabera. Eskualde bakoitzean, zerrenda bozkatuenak jasotzen du saria; horregatik, garrantzia berezia dute biztanleria handia duten lurraldeek. Lonbardiak, esaterako, 49 ordezkari ditu Senatuan; horietatik 27 zerrenda bozkatuenarentzat dira automatikoki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.